Az Ez No

Erabiltzailearen aurpegia Hatxe 2015ko mar. 17a, 12:03

Ez nuke egon nahi 'Az' marka kontzeptua akronimoa edo abarra esplikatzeko egin zuten aurre-bileran.

Ez nuke egon nahi 'Az' marka kontzeptua akronimoa edo abarra esplikatzeko egin zuten aurre-bileran. Diseinu eta kontzeptualizazio kabineteko komunikazio buruak bota ahala ahazten zituen hitzen hartzaile izatea iraingarria egingo litzaidake une batez; gero ezkerreko belarritik irtengo, besteei bezala niri ere, eskuinetik sartutakoa. Baina, batez ere, ez nuke egon nahi erantzun behar ez izateko tronpatu direla logotipoarekin.

Baten batek egingo zuen, pentsatu nahi dut. Altxatuko zuen eskua eta iradokiz bezala hedatuko zuen lau hormetara:  Desegokia da 'Az' nahas litekelako jaun ahalguztidunaren ideiarekin -A tik Z ra oro barnebiltzen duen Oh! Jainko!-
Edo, tipografia horrekin, balizko elementu kimikoren baten laburdurarekin -Azido sortzailea gainera-.  Egokiagoa litzateke 'Ez'. Adierazkorragoa da, gauzak egiteko manera bat islatzen du. Jarrera bat. Ezpiritu bat. Nahi beste adibide aurki ditzakegu lau agintaldiotan.

Azken hitza ahoskatu orduko, besteren batek altxatu du eskua, aurrekoari zuzenketa egiteko: Orduan, nor omendu nahi den ikusita, egokiagoa da, dudarik gabe, 'No'.

Marka kontzeptua akronimoa. Ideia.