Hiri asko bere baitan proiektuaren hirugarren lana: `Txikia´

Hauxe duzue proiektuko hirugarren obra; modu askotara uler daitekeen gogoeta, irudi eta musika nahastea. Gehienetan txikiak handi, eta handiusteak txiki direlako, gauzak diren bezala ikustea perspektiba eta oreka kontua da!

Hementxe da, bai, Hiri asko bere baitan proiektuko hirugarren obra: `Txikia´. Olerki bihurtutako testu hiperlabur batean oinarritzen da; argazkia solokoetxeko eskaileretatik aterata dago, Bilboko zabalguneko teilatu eta eraikinak erakutsiz (6. barrutia); eta musika estilo sailkaezinekoa du. Modu askotara uler daitekeen gogoeta, irudi eta musika nahastea da "Txikia". Bere txikitasunean handiak diren leku eta pertsonak, eta era berean, erraldoiak izan arren hutsaren pareko direnak izan badirelako; gehienetan txikiak handi, eta handiusteak txiki direlako; gauzak diren bezala ikustea perspektiba eta oreka kontua da, besterik ez!

`Txikia´ ikusi, irakurri eta entzuteko, egin klik hemen.

OHARRA: oraingoan musika inprobisazio batean oinarritzen da, instrumenturik gabe, ahotsak soilik erabiliz eta nahasketa eginez sortua. Hau, eta baita prozesuan zehar ezagutzera ematen joan(go) garen gainontzekoak ere, behin-behineko bertsioak dira. Estudioan grabatuko ditugun azken bertsioetarako zuen iritzi, kritika eta aholkuak jasotzea espero dugu hemen, sare sozialetan, e-posta bidez, zein aurrez aurre; harremanetarako bide guztiak zabalik daude!