Bazterreko argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia Hiri asko bere baitan 2014ko uzt. 22a, 10:00

Bilboko profil ahaztuak

Azken asteotan sare sozialen bitartez hainbat argazki plazaratu ditugu; "Hiri asko bere baitan" proiektuko zortzi obretatik kanpo geldituko diren, baina sorkuntza prozesuko parte direnak. Bazterreko argazkiak dira eta, bata bestearen segidan ipiniz gero, irakurketa anitz izan ditzakete; narrazio ugari osa ditzakete ikusten dituen pertsona bakoitzaren gogoan. Ondoren datorrena narrazio horietako bat besterik ez da, hirigintzaren haritik tiraka sortu duguna.

Hiriko zenbait lekuk iraganera garamatzate ezinbestean: Zorrotzan, iragan ez hain urruneko industria-eraikin gaur egun abandonatu batek, bizkarra ematen dio joandako denbora pisua jasotzen duen garabiari. Bien bitartean, ezkutatzen ari den eguzkiak Nerbioiko itsasadarrari “bihar arte” esaten dio.

Zentrorantzago ordea, eguzkiak ez du ibaiarekin hitz egiten, eta garabiek ez dute iragandako denborarik eusten. Haatik, oraina infiniturantz goratzen saiatzen dira, porlanezko dorreak eraikiz gaur, herenegun suhiltzaileak borrokarako prestatzen ziren zoruaren gainean. Hiriaren anatomia aldatuz doa etengabean, su txikian, azpitik eta gainetik.

infiniturantz eraikitzen

Narrazioa bukaerara arte irakurtzeko klikatu hemen.