Nor da emakume itsusia?

Erabiltzailearen aurpegia Hiri asko bere baitan 2014ko ira. 11a, 12:00

Hiri Asko Bere Baitan proiektuko bigarren obra gogoratzen? Hona hemen haren ikuspegi berria bideo batean, + sorkuntza prozesuaren azalpena.

Ia hiru hile pasa dira honezkero proiektuko 'emakume itsusia?' izenburuko bigarren obra horrela ezagutzera eman genuenetik.

Musika, irudi eta hitzak bideo batean ere nahastu genituen ordea, momentu hartan ezkutuan gorde, eta hemen aurkezten dizueguna.

Nor da baina 'emakume itsusia'? Zeri edo nori egiten dio erreferenzia? Kateatutako kontakizun labur baten bidez azaltzen saiatu gara hemen.

Bilbon barrena egiten ari garen bidaian aurrera goaz txiri-txiri; datorren astean 'Txikia' izenburuko hirugarren obraren inguruko azalpenekin etorriko gaitzaizue, adi egon!