Obraren abiapuntua testua izan zen oraingoan; hari irduia jartzeko Begoñako hilerri zaharrean (4. barrutia) atera genuen argazkia, eta kantuari Kepa Errazti aktoreak jarri zion ahotsa, kolaborazio berezian.
‘Egonean’ ikusi, irakurri eta entzuteko, egin klik hemen.
OHARRA: proiektuko argazki erakusketa Okela Sormen Lantegian ikusgai dagoela gogoratzen dizuegu. Azaroak 18, 20, 25 eta 27an, 16:00etatik 18:00etara izango da zabalik, eta gu izango gara zaintzan hurbiltzen denarekin hitz egin eta egoteko prest (info+). Gonbidatuta zaudete, zuen zain izango gara bertan!