'Hiri asko bere baitan' proiektuaren lan guztiak biltzen dituen liburuxka digitala kalean da

Erabiltzailearen aurpegia Hiri asko bere baitan 2014ko abe. 10a, 09:06

Abenduak 6an Durangoko Azokako Kabi@ teknologia eta eduki libreen gunean zuzenean aurkeztu ostean, hemen daukazue proiektuko lan guztiak biltzen dituen liburuxka.

Aspertzeko astirik ez dugu izan azken asteotan Hiri asko bere baitan proiektuko taldekideok. Proiektuko obra guztiak biltzen dituen argazki-testu-musika erakusketa Okela Sormen Lantegian azaroak 14tik 27ra erakutsi ostean (David Hornback argazkilariak inaugurazioan ateratako hainbat argazki hemen), azaroak 29an Ideiak Martxan lehiaketako amaierako ekitaldian izan ginen Bilborock aretoan. 

Handik astebetera, Durangoko Azokako Kabi@ teknologia eta eduki libreen gunean aurkeztu genuen zuzenean proiektuko liburuxka digitala abenduak 6an, sortzaileen egunean (guneko egitarau osoa). Liburuxkak apirilean hasi genuen sorkuntza prozesuaren baitan Bilboko barruti bakoitzeko sortutako obra bana biltzen du, guztira zortzi obra, ondoko estekan ikus daitezkeenak:

http://issuu.com/hiriaskoberebaitan/docs/hiri_asko_bere_baitan_liburuxkacc

Hemendik aurrera erakusketa barruti guztietara eraman nahiko genuke, txandaka, Bilboko auzo guztietako biztanleek beraien etxetik gertuen dagoen udal barrutiko erakusketa aretoan ikusteko aukera izan dezaten. Emango dizuegu horren berri, zehazten doan heinean!