“Hiri asko bere baitan” ikuskizuna Euskararen Etxean otsailaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia Hiri asko bere baitan 2016ko ots. 22a, 19:18
Literatura, argazkigintza, musika eta antzerkia nahasten dituen ikuskizuna da, "hiria" kontzeptua ardatz bezala hartuta, ezkutuan dauden istorioak azalarazten dituena.

Hiri asko bere baitan argazki- eta bideo-proiekzioak, abestiak eta antzerkia nahasten dituen diziplina anitzeko ikuskizuna da. Zuzeneko emanaldiak Asier Olabarrieta, Aitzol Mujika eta Andoni Alonso musikariak eta Kepa Errasti aktorea biltzen ditu taula gainean, ikusleei unibertso bisual, literario eta soinudun berezian murgiltzeko aukera eskainiz.

 

2015eko otsailean estreinatu zen, eta Gasteizen, Donostian, Bergaran eta Elgoibarren izan ostean, Bilbora bueltan dator. Euskararen Etxean eskainiko da 2016ko otsailaren 26an (barikua), 20:00etan, doan. 

Informazio gehiago: http://www.azkuefundazioa.eus/euskararen-etxea/jarduerak-eta-espazioak/jarduerak/jarduerak-agenda/hiri-asko-bere-baitan-emanaldia