HAUTS HAIETATIK nobelaren aurkezpena + HIRI ASKO BERE BAITAN zuzeneko emanaldia, apirilaren 8an Bilboko Hika Ateneon

Erabiltzailearen aurpegia Hiri asko bere baitan 2016ko api. 4a, 13:40

2015eko otsailean estreinatu zenez geroztik Euskal Herriko hainbat txokotan taularatua izan eta gero, berriz izango da Bilbon Hiri Asko Bere Baitan ikuskizuna, apirilaren 8an, 19:30etatik aurrera, Hika Ateneon. Hiriak ezkutatzen dituen hiriekin batera, hautsak ere izango dira protagonista oraingo honetan, Hauts Haietatiknobelaren (Elkar, 2016) pasarteak txertatuko baitira ohiko ikuskizunean, liburua aurkeztu eta paperaren mugak hedatzeko helburuarekin. Sarrera doan.