25 urteko ibilbidea ospatzeko modukoa

Erabiltzailearen aurpegia Hor dago! ABANTE! konpartsa 2016ko aza. 16a, 09:13

Euskaraz bizitzea erabaki dugu.

Bilbon.

Eta ez da beti erraza. Sarritan arrotz sentitzen garelako gure hirian.

Baina guk erabakia hartu dugu, euskaraz egin eta bizitzea.

Euskarak praktika behar du Bilbon. Praktikak sortuko du beharra eta beharrak eragingo du aldaketa.

Aldaketak egiteko prest gaude gure esku dauden bitarteko guztiekin.

Bitarteko horietako bat konpartsa da. Jaiak euskaraz normaltasunez bizi eta gozatzeko.

Horretan ibili da Hor dago! ABANTE konpartsa azken 25 urteetan.

Lagun talde desberdinen elkarlana handia izan da bi hamarkada eta erdian.

Lan horrek hainbat fruitu eman ditu, besteak beste, Euskaldunon egunkaria sortzeko eta euskarazko komunikabideak babesteko oso baliagarriak.

Horregatik pentsatzen dugu 25 urteko ibilbidea ospatzeko modukoa dela.

Eta Bilbon txertatutako konpartsa bat izanik, Bilboko euskaldun guztiei zabaldu nahi diegu aukera gurekin azken 25 urteetako lana ospatu eta hurrengo urteetan Bilbon euskara sustatzen jarraitzeko.

Azaroaren 26an, larunbata, 19:00etan Hika Ateneoan antolatu dugun ekitaldira etortzera gonbidatzen zaituztegu.

Ordura arte!

 

Hor dago! ABANTE konpartsa