Abanteri eta bertsozaleei bibaka

Erabiltzailearen aurpegia Hor dago! ABANTE! konpartsa 2017ko mai. 22a, 13:50

Hor dago! Abante konpartsak antolatutako bertsotrikikalejirari Somera kaleko balkoi batetik eman zioten hasiera joan den larunbatean, maiatzaren 20an, Iratxe Ibarra eta Igor Elortza bertsolariek. 

Pregoilari gisa kantatu zieten Morga tabernako lehen solairutik kalean gora begira entzule zituzten konpartsakide eta bertsozaleei. 

 
1993ko lehen bertsotrikikalejiran kantatu zuen Elortzak eta harrezkero hainbat aldiz parte hartu du Iratxe Ibarrak bezala trikitixa eta bertsoa kalejirarekin uztartzen duen ekimenean. 
 
Arratsalde beroa eta jendetsua izan zen larunbatekoa Alde Zaharrean. Somera kalean trikitilariek zabaldu zuten bidea taberna giroan zegoen jendartean eta denek ondo ikusi eta entzuteko jesarleku gainera igota abestu zuten Iratxek eta Igorrek.
 
Maria Muñoz kaleko Muga tabernan egin zuten hirugarren geldialdia eta azkena Errondako Biba! kulturgunean.
 
Umoretxu kantatu zioten bertsolariek pasatako denborari, jai eta parrandari, herritarrak hirian izateari, eta Aresti eta Unamunori, besteak beste. 
 
Guztira, 100 bat pertsona elkartu ziren 1993ko lehen bertsotrikikalejira gogoratzeko ekimenean, asko eta asko Abantekideak eta Berria lagunak.