Hezkuntza arloari dagokionean, auzo propioa izango du 'hizkuntza' eta 'kultura'rekin batera. ARRAGOA izango da auzoa eta Bilboko plaza Berrian kokatuko da.
Garai kolapiratsuak bizi dituela gure hezkuntzak askotan esan dut. Korapilatsuak edo hobeto esanda, bereziki inportanteak. Baina, aitortzen dut, egia da ere, urteak daramatzagula hezkuntza mugimenduan berdina esaten. Unea hau dela benetan sinisten badugu, urrats atzera ezinak emateko momentua dela sinistu behar dugu.
Hezkuntza mugimendua fuerte dago. Indartsu dago hainbat zentzutan, baina batez ere, esango nuke, gauzak bestelako eredu baten baitan egin behar ditugulako denok gaudelako ados.
Duela bizpahiru urte LOMCE delako legea osatzen hasi zen PPren gobernua etorri diren murrizketa ekonomiko ikasragarriekin lotuta, gainera. Orduan, hezkuntza eragileak alde batetik, eta herri batzuetan sortu ziren hezkuntza plataformak bestetik, mobilizatzeari ekin zioten. Borroka guzti horrek, besteak beste, Hezkuntza Plataformen Topagunearen sorrera ekarri zuen. Ikustea besterik ez dago zer nolako abiadan urrats eman eta LOMCE legea desobeditzeko eta planto egiteko kapaz izan diren, herri ekimenez.
Hori da bidea. Inposatu nahi digutenari planto egitea besterik ez dugu. Baina horrekin batera, bada gure hezkuntzaren alde urrats praktikoak emateko momentua. Eraikuntzara salto egiteko momenturik egokienean gaude. Asko da, gainera, urte luzez espainiar eta frantziar hezkuntza ereduak gainditu eta bestelako hezkuntza bat eraikitzeko sortu diren proiektuak. Hezkuntza eragileek funtzio oso garrantzitsua izan dute guzti honetan, adibidez, bere gairaian Euskal Curriculuma egitasmoa osatze aldera.
Honetaz gain, gutxi ez balitz ere, ikastetxe eta herri mordo baten hezkuntza proiektu alternatibo pila dago. Hik Hasiren webguneko atal hau (klik hemen) ikastea besterik ez dago Euskal Herriko txokoetan dauden proiektu ikaragarriak deskubritzeko.
Horrela, maila lokalean proiektuen eraikuntzari ekitea lehentasuna izan beharko dela uste dut. Hau da, inoren zain egon gabe, edota gure Hezkuntza Sistea Propioa (HSP) izan arte itxaron beharrik ez dugu. Alderantziz, HSP hori egunerokoan gure ikastetxe eta herrietan egiten dugun guzti horren emaitza eta fruitua izango da. Ez dago beste modurik.
Horregatik, larunbatean Alternatiben Herrian erakutsiko digutena, ikusiko duguna eta ikasiko duguna oso inportantetzat jotzen dut. Ez da hezkuntza proiketuen aurkezpen soila izango, ez. 8 hezkutza esperientziekin egingo dugu topo. Bakoitza bere herrian errotua, herritik sortua eta herriarentzat. Herrialde ezberdinak, proeiktu ezberdinak, jende oso ezberdina, baina helburu bakarra: bestelako hezkuntza baten bidean norberak bere aletxoa jartzea. Curriculum propioa, hizkuntza eta hezkidetza proiektuak, landa eskolak, 0-3 zikloa, OinHerri, kanpo espazioen antolaketa eta Herri Unibertsitatea. Gai ezberdinak, adin tarte ezberdinak lantzen dituztenak eta erabat gauzagarri zein eraikitzaileak.
Txikitasunetik gauza asko aldatu eta eraiki daitezkeela ikusteko adibideak izango ditugu Bilbon. Guzti horiek ezagutu eta gurean nola aplikatu ditzakegun deskubritzeko Arragoa auzoan dugu zita, 16:00taik 18:00tara bitarte. Hezkuntza burujabea eskubide osoz eraikitzen hasteko garaia delako!
Alternatiben Herria ekimaren webgunea: klik hemen