uriola.eus

Planto egiteko konpromisoa

Aurtengo ikasturtean ere LOMCEk agindu eta Heziberrik asumitu dituen azterketa inposatuei planto egiteko asmoa berritsi du Hezkuntza Plataformen Topaguneak.

LOMCEk agintzen dituen 4 azterketa egin beharko dira ikasturte bukaera honetan Hego Euskal Herriko ikastetxeetan: Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako diagnostiko frogak, DBH 4. mailako etapa bukaerako azterketa eta 2. batxilergo bukaeran inposatu den "selektibitate" berria.

Lehenengo hiru azterketa horiei planto egiteko deia luzatu du HPT-k. Lehen Hezkuntzarako familientzako objezio orriak bete eta idazkiak sartuko dituzte Eskola Kontseiluetan. DBHn Eskola Kontseiluetan idazkiak aurkezteaz gain ikasle mugimenduak aurrera eramango duen dinamika babaestuko dute herri plataformetatik.

Azken bi ikasturtetan azaldutako konpromiso irmoa bera azaldu dute herri plataformek: ebaluazio sistema inposatuari desobediantziaren bitartez aurre egitea.

Desoberdientzia edo planto hori egiteko hainbat bitarteko sortu ditu, gainera, HPT-k ikastetxeetan bertan erabiltzeko. Hemen guztiak deskargatu daitezke: klik hemen

Planto dinamikaren inguruko informazio guztia HPTren blogean zintzilikatu dute: klik hemen

Zalantzarik gabe, aurtengo ikasturte bukaeran bolo-bolo ibiliko den gaia izango dugu LOMCEren araberako errebalidena. Hezkuntza sistema propioaren norabidean, inposizio hauei ere aurre egin behar diegu.

Jarraipena egingo diogu gaiari!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa