Gaur hezkuntzan bizi ditugun egoera konkretuak erdigunean jarriz eta ikuspegi nazionalari eutsiz, etorkizuneko euskal Hezkuntza sistema publiko burujaberako herri-estrategia adosteko premia dugu. Zentzu horretan, ezkerreko independentismoak gogoeta estrategikoa berritzeko garaia dugu. Konpromiso berriak hartzeko garaia dela deritzogu eta ausardiaz jokatzekoa.
Urtarrilaren 12an hasi genuen ibilbide berria eta maiatzean bukatuko den prozesu bati ekin genion. Gogoeta prozesu publikoa izaten ari da, ezkerreko independentismoaren ikuspegi estrategikoa berritzea helburu duena. Urte hasieran Durangon izan ginen, bertan, 50 lagun inguruk gogoeta honi orubea jarri genion eta euskal Hezkuntza sistema publiko burujabeak izan beharreko 7 gako nagusi definitu genituen. Hemen gakoak: klik hemen.
Ondoren, Gasteizen eta Arrasaten izan gara, Baionan, Oiartzunen, Iruñean, Leioako campusean edota Lemoako Gazte Topagunean izango garen bezalaxe. Eta noski, Bizkaia Metropolitanoari ere egin diogu tartea.
Joan den otsailaren 8an Plaza Hutsa Tailerra egin genuen Bilbon, Bizkaia Metropilitanoko bizilagunei zabaldua. (Aurretik jarritako bideoan laburpena agertzen da). Bertan, Durangon abiapuntu gisa jarritako 7 gakoen inguruan hausnartu genuen 30 bat lagunok. Oraingoan, herri ezberdinetatik igaro ostean, mahai-inguru batekin jarraituko dugu.
Aipatutako solasaldia Bilboko La Bolsa eraikinean izango da, hilak 3, asteazkena, 18:30ean. Bertan, Hezkuntza arloan eskarmentua duten hiru emakume izango ditugu: Aitziber Martinez de Lagos, Maitane Nerekan eta Eider Palmou.
Beraz, azken urteetan ezkerreko independentistok hutsik utzi dugun Hezkuntzaren plaza betetzeko aukera paregabea dugu, Bilbon.