PREST!

Hiria, palinpsestoa

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Orokieta 2025ko urr. 1a, 12:36

Egilea: Imanol Orokieta

Palinpsestoa: artifizialki ezabatutako aurreko idazkera baten aztarnak gordetzen dituen 

antzinako eskuizkribua. Beste idatzi baten bitartez, geruza berdinean ezabatua izan den idatzi berria. Idatzi berri horren azpian, ordea, jatorrizkoaren aztarnak gordetzen dituena. 

Hiriek eta gure auzoek, palinpsestoak egiten duen bezala, aurretiaz egondako hiria gordetzen dute lehen geruzaren azpian. Garai bateko hiria, paisaia eta testuingurua mantentzen du zapaltzen dugun zoruak. Gizakiok, bestalde, hori ezkutatu nahi izango bagenu bezala geruza berriak gehitzen dizkiogu bitartean, lurperatzen dugun guztiaz ohartu gabe. 

Manhattan bat ezartzen badute ere, betirako gordeko dugu gure eta gure auzoko barrenean jatorrizko auzoa. Kasu batzuetan, ez da zertan lurra zulatu behar auzoan egondako iragana ezagutzeko, itsasbehera dagoenean itsasadarrera gerturatzearekin nahikoa baita urak gordetzen duenaz ohartzeko, denboraren joanarekin bestelako elementuak gainjarriz joan diren arren. 

Ariketa bezala egin zenezakete froga, zuen auzo, herri… Finean lurrandean, egungo geruza berriaren aurretik dauden aztarnak bilatzera. Ez dezagun ahaztu nondik gatozen. 

Hiria, palinpsestoa.