Aste Nagusia 2016

Jon Intxaurraga: "Koadrila bazkaria"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Intxaurraga 2016ko abu. 25a, 10:15

Egutegiak hainbat egun gorri ditu. Legeak hainbat ezartzen ditu eta besteak nork bere buruari opari egiten dizkio. Aste Nagusiko lehen eguna gorriz markatzen dugu aspalditik koadrilan eta ohitura guztiak bezala jatorria errealitatea eta mitoaren arteko mugan dago. Neuk dakidala, bost lagun batu ginen Elsaren etxean bazkaldu eta txupinazora joateko. Hamar urte pasa dira-edo eta aurten 15 izan gara.

Ohitura guztiak bezala bere bilakaera izan du. Lehen, Elsaren etxean batu ohi ginen, gero alderrai ibili ginen eta azken bi urteetan Zubiburun ospatu dugu Mari Jaiaren etorrera. Hasiera batean koadrilakook baino ez ginen batzen baina familia hazi da eta bikoteez gain, lagun berriak ere etorri dira. Aitzakia polita da elkar ikusteko eta elkarren berri izateko. Aste Nagusiak ilusioa egiten digu oraindik, barruan daramagun nerabea bizirik dagoela seinale. Horregatik jarraitzen dugu egun hartan litroak egiten.

Egutegiak
hainbat egun gorri ditu. Batzuk asmatuak eta hainbat inposatuak. Lehenak besteek erabakiak eta bigarrenak nork bere buruari opari eginak. Bilbok bere buruari Aste Nagusia opari egin dio urtero eta guk Aste Nagusiko lehen eguna geure buruari opari egiten diogu. Aurten, abuztuak 20 urduri altxatu ginen. Egun handia heldua zen: Mari Jaia berriz gurekin egongo zen eta gogotik ospatu genuen.