URIOLA Laguntzaileak

Zergatik egin behar duten bilbotarrek URIOLAko harpidedun?

Erabiltzailearen aurpegia Jon Intxaurraga 2017ko mar. 9a, 08:00

Bilbok euskarazko komunikabide handi bat merezi du, Bilbon sortua eta bilbotarrontzat egina. Bilbo euskaratik landuko duena, Bilboko albisteak euskaraz kontatuko dizkiguna. 

Bilboko euskaldunok eta erdaldunek halako hedabide batekin irabazten dugu, Bilbo ere euskara delako, euskara ere Bilbo delako. URIOLA izena du aipatu komunikabideak eta egun gure laguntza behar du, izan ere, laguntzaileok sostengatu ezik, zaila da Bilbo tamainako komunikabide euskalduna izatea, Bilbo osoa euskaraz jorratuko duena. Zer esanik ez, kalitatezkoa, independentea eta duina izatea nahi badugu. 

Neu horregatik URIOLA laguntzailea naiz, Bilbo zipriztinduko duen uriolaren sorreran parte hartu nahi dudalako, bilbotarron neurriko euskarazko komunikabide handia  nahi dudalako. Azken batean, dirutza al da 25€ urtean Bilboko herri komunikabide euskaldun, handi eta duin bat bultzatzearekin alderatuta? 

Atera kontuak! Merke ateratzen zaigu!

 

[Saretu, babestu, indartu! Izan zaitez URIOA Laguntzaile!]