Azaroa: Siesta

Erabiltzailearen aurpegia Jon Intxaurraga 2021ko aza. 11a, 09:30

Argazkia pedrosimoes7-k egindakoa da, CC BY 2.0 lizentziapean.

Ondo lo egitea ona da, medikuek diotenez. Siesta egitea plazera da, nik diodanez. 

 Kuluxka txikia, 20 minutukoa, indarberritzailea, gaueko loa eragozten ez duena, buruko minik eragiten ez duena. Gauza handia da sofan etzanda egotea begiak itxi ala ez borrokan. Gogoa linboan dago eta oinak aidean. Ideiak zabaltzen dira, irudimena libre, eguneroko haritik aldentzen gara, ez Instagramik, ez Whatsappik, ez ezer. Lastima da pentsamendu-jasa arrantzatzeko trikimailurik ez izatea. Zenbat ideia bikain eta on geratu dira linboan... Ez da ezer gertatzen, siestak dena merezi baitu, norberaren jenialtasuna baztertzea ere, lo kuluxka bakeunea baita, merkea, apala.

Edonon, edozein eta edozelan: siesta. Aukeran, laburra eta bazkalaurrean.