Gabon luzeak gustuko badituzu, Love Actually (Curtis, 2003) da zure pelikula, Abendu egutegiarekin batera hasten baita. Bertan pertsonaia askoren bizitzak katramilatzen (ze berba polita!) dira eta mezu indartsu bat dakar: munduak iluna eta gorrotoz beteta dirudien arren, maitasuna edonon dago, eta bilatuz gero, topatuko duzu. Bada, zer dira Gabonak, ez bada maite dituzunekin egoteko (beste) aukera bat?
Gabon klasikoak faltan badituzu, elurra, hotza, Justizia Soziala etab., It’s a Wonderfull Life (Capra, 1946) ikusi beharko duzu. Zer gertatuko litzateke jaio izan ez banintz? Hori erakutsiko dio Clarence aingeru guardakoak (Henry Travers) George Baileyri (James Steward) erreka jotakoan; Sols el poble salva al poble II. Munduko Gerraostean.
Gabon Kanta Bat (Dickens, 1843) liburuaren bertsio librea ei da, Armiarman euskaraz irakurgai dagoena. Mamuen bisitek Schroodgeri zer pentsa emango diote, eta irakasle bazara, ikasleak ezagutzeko baliabide bat. Izan ere, galdetuz gero zer kontatu dien Azken Mamuak, idatziko baitizute zelan ikusten duten euren burua etorkizunean.
Eguberri zoriontsuak guztioi! (Gorroto dituztenei ere bai!)