Mundu modernoaren soinuak

Erabiltzailearen aurpegia Irantzu Yaldebere 2015ko mai. 12a, 09:28
Argazkia: Azkuna Zentroa / Ray Lee

Zuzeneko esperientziaz gozatzeko aukera bikaina daukagu Alondegian maiatzaren 30era arte dohainik, ikuslea ezinbesteko bihurtzen duen lana daukagu Ray Lee artistak eskainia.

Antzerki munduan murgildutako artista performerra dugu, arte zinetikoa, musika eta performancea nahastuz ‘Siren’ sortuko du. Instalazio aretoan dago ikusgai -2 solairuan.

Lurretik altuera ezberdinetara kokatutako beso birakariek tonu ezberdinetako soinu jarraiak emitituz bakoitzak, soinuek gainerakoekin talka egiten dute eta piztu/itzaliz doazen heinean erritmo desberdinak sortzen dira. Ikuslea parte aktibo zuzena dugu lanaren parte bihurtuz elkar harremana, ikuslearen kokapenaren arabera modu ezberdinean sentitzen dugu soinua.

Gelako argia eraldaketa prozesu batean dago, argiaren potentzia eraldatuz doa, ilunpean argitxoz beteriko gela sonoroa dugu, makina modernoen soinu austero, eder eta etengabekoa aurkituz.

Lan hau Estatu Batuetako Aire Armadaren base izandako gune batean garatu zen.

Bertan sartu, lasaitu eta barrukoa atera eta aldi berean barrurago sartu egiten da, arte bisualetara ohitua egoteak beste zentzumenak hain aktibo ez izatera bultza-tzen zaitu, instalazio sonoro hauekin aktibatu eta gorputzarekin sentituz. Soinua ikusi ezin diren fenomenoen ebidentzia gisa erabiltzeko moduan oinarritzen ditu bere ikerketak Ray Lee artistak. Indar ikusezinek inguratu egiten gaituzte, eta gu bertan murgiltzen gara.