Memorien arteko gatazka

Erabiltzailearen aurpegia Irantzu Yaldebere 2015ko uzt. 2a, 09:36

Argazkiak: artepuentededeusto.blogspot.com.es

Deustuko zubiaren historia eta espazioa elkar harremantzen dituen proposamenak ditugu aitzinako zubiaren kontrol eraikinean, jendartearekin era irekian elkarrizketatzen diren proiektuak.

Bertako artistek interbentzio eran jarduten dute. Hiriarekin, memoriarekin eta orainaldiko beharrekin lotura bisualak bilatzera ekiten diote.

Eraikinaren kontzeptua galtzen den unean forma besterik ez da geratzen. Eguneroko bizitza hutsa, etengabeko jende jarioaren ostean funtzioa galdu duen espazio publiko hau garden bihurtzen da.

Jabez aldatzen doan espazioa, izaeraz aldatzen doa prozesu luzearen inflexio puntu bakoitzean, etengabeko mugimenduan dagoen puntu batera heldu gara, igaro den prozesua ahaztuz doa. Ahaztuak izan diren 1937ko apurketa edota Astillerosen batailek ekarri gaituzte hona, konplexutasun politikoarekin jolastuz arte proposamenek egungo bizi erritmo azkarrak kolokan jartzen dituzte hausnarketarako bide txiki bat zabalduz. Memorien arteko gatazka sortuz doa.



Zubia inauguratu zenean, lehen aldiz agertu ostean, espazioa desagertu egin zen, loturak eten eta fronte ezberdinen muga bihurtu zen. Atentzio gune, erdigune.

Mapa territoriala instant bakoitzean aldatuz doa, gizakiak kartografia darabil errealitatea harrapatzeko asmoz, lurralde fisiko eta mentalak kodifikatuz. Lewis Carrollek eskaini zigun “ez adierazteko mapa” horrelako muga zorrotzetan amildegi bat sortzeari begira.

Milaka fronteen aldarrikapen eta hotsek azalerazten dituzte mugak, historia ahaztu hauen ohiartzunak besterik ez ditugun momentu batean gaude. Horren ondorioz  ausentzia forma bezala gelditzen da. Ausentzia presente, haren bakardadea ingurutik pasatzen diren beste bakardade guztiekin elkarlotuz.

Datorren hilabetetan interbentzio berriak izango ditugu ikusgai, dena den, link honetan dituzue aurrekoak ikusgai, gozatu!

artepuentededeusto.blogspot.com.es