Jarrai dezagun euskaraz dantzan!

Erabiltzailearen aurpegia Irati Erkizia 2014ko api. 9a, 09:25
Beste behin ere iritsi da Euskararen Astea Mahatserrira, eta berarekin batera euskararen aldeko aldarria. Aurtengo honetan, ekimen berezi batekin heldu zaigu gainera.

Pasadan larunbatean euskararen aldeko Flash Moba egin zen Karmelo kalean. Belaunaldi desberdinetako auzokideak elkar hartuta, Santutxuk ere euskaraz bizi nahi duela argi utzi zuten. Ekimen koloretsua, animatua, parte hartzailea, alaia benetan! Txoro eta Mokoko pailazoen dinamizazioari esker ez zen umorerik falta izan, ez eta oholtza gainean dantzan aritu ziren bi gazteek auzokideei eskainitako indarrik ere.

Dena dela, argi geratu zen ez zela egun bakarreko emaitza izan larunbatekoa. Izan ere, egindako dantzaren atzean jende askoren entsegua ikusi ahal izan zen, euskarari etorkizuna eskaintzeko prest jende ugari badagoen seinale! Aurtengoak honako hau utzi du, baina bien bitartean jarrai dezagun euskaraz dantzan!