uriola.eus

Haize freskoa

Erabiltzailearen aurpegia

Haize freskoa itsasadarretik datorrena, uriola lez, mahatsorrion burua freskatzeko… edota ideiaz betetzeko!

Komunikabide berri, txiki eta umil honek lortzen du botxo honetako zirrikitu guztietan sartzea eta bertan gertatzen dena lau haizeetara zabaltzea, bizkor, txukun… horrela bilbotarrok eta inguruko jendea garenok gure errealitatearekin bat egin dezakegu egunero-egunero… eta euskaraz!

Zein garrantzitsu bihurtzen ari den edozein berri jaso ahal izatea eta edozein berri eman ahal izatea behar duzun momentuan.

Plataforma hau euskarri garrantzitsua da hainbat kolektiboentzat, bestela izkina batean baztertuta geratuko zen hauek egiten duten lan gehiena.

Komunikabide digitalekin oraindik ohitura handia ez daukagunontzat ere mota askotako informazioa eskaintzen du URIOLAk. Horrela, pakete berean, aldi berean irakur ahal izatea, erraztasun handiz, luxu bat dela uste dut, eta ezin daitekeena, ezin dezakeguna galdu.

Bultza dezagun! Aurrera!

Harpidetu gaitezen!!!

 

Testua: Itxaso Perez, BERTON aldizkarian aspaaaldiko laguntzailea, Pa…Ya konpartsakoa, Zurbaranbarriko bizilaguna… eta URIOLAko eguneroko irakurlea

 

[Saretu, babestu, indartu! Izan zaitez URIOA Laguntzaile!]

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa