Deustuko elizak "itxita"

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Ayestaran 2014ko mar. 9a, 17:22

Deustuko San Pedro eta San Felicisimo elizak itxi dituzte abortatzeko eskubidearen alde.

Deustuko bi elizen ateak zigilatuta agertu dira abortoaren aldeko kartelekin batera. Inguruetan, gainera, pintadak egin dituzte emakumeon oinarrizko eskubide bat dela aldarrikatuz. Ekimen hau Bilbon aurrera eramaten ari den kanpaina baten parte izan daiteke, abortoaren inguruko erreformaren aurkakoa, hain zuzen.