Euskal dantzak, Deustun

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Ayestaran 2014ko mar. 20a, 10:10

Larunbat eta igande goizean, Deustuko dantza taldeek ikuskizunak eskainiko dituzte, San Pedro plazan.

Larunbatean, Ikastolako Gure Herria Dantza Taldearen txanda izango da. Gaztetxo hauek emango diote hasiera asteburuari, eta bidea zabalduko diete Bihotz Alai eta MIKELDI dantza taldeei. Azken hau gainera, 35. urteurrena ospatzen ari da aurten. ZORIONAK MIKELDI!

Hemen duzue egitaraua:

LARUNBATA, MARTXOAK 22

12etan GURE HERRIA dantza taldea, San Pedro plazan.

 

IGANDEA, MARTXOAK 23

12etan Bihotz Alai Folklore taldea, San Pedro plazan.

13etan MIKELDI dantza taldea, San Pedro plazan.

 

Asteburu honetan gozatu folkloreaz Deustun!