Bizkaiko hainbat ikaslek adostutako manifestuak argi dio “ikasleak batu” eta “hitzetatik ekintzetara” igaro behar dutela. Azkenaldian jasotzen ari diren eraso guztien aurrean, “egungo eredua errotik irauliko duen ikasle mugimendua” osatu nahi dute. Horregatik, ikastetxe eta fakultate guztietako ikasleei dei egin diete martxoaren 27an Bilboko kaleetan egingo den Bizkaiko Ikasle Eztandan parte hartu eta manifestuarekin bat egiteko. Horrez gain, eztandarako eguna iritsi bitartean zentro bakoitzean dituzten oztopoei aurre egiten jarraitzearen beharra ere azpimarratu dute.
Gaurko deialdiak:
- Zutabeak:
- 11:30 San Inaziotik
- 12:00 San Mamesetik
- 11:30 Arriaga plazatik
- 12:30etan MANIFESTAZIOA HEZKUNTZA DELEGARITZATIK (Bihotz Sakratua)
- 18:30etan MANIFESTAZIOA PLAZA ELIPTIKOTIK