Horregatik, eta beste gauza askogatik, gure bizialdiko uneen melodia izan diren abestiak bereziak dira.
Aurreko asteazkenean, Loraldiak, azukre koxkorren jaialdia antolatu zuen Bilboko Kafe Antzokian.
Bertan, Ruper Ordorikaren letrak beste artista euskaldun batzuen ahotan entzun genituen.
Fermin Etxegoien, Ken Zazpi, Mice, Petti & Balerdi, Ixiar Oreja, Mikel Uraken eta Bernardo Atxagaren bertsioek oroimenaren korapiloa deslotzeko gau gozoa osatu zuten.