Bertsolari txapelketa finalera begira

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Barandiaran 2014ko api. 11a, 12:45

Atzo, apirilak 10, Santutxuko Garoa txokoa. Bilboko (Hego Uribeko) Bertso Txapelketaren 2. kanporaketa saioa. 6 lagun kantuan. Urduritasun puntu bat. Giro bildua, areto txikian. Formalismo puntu batekin: mikroak, epaileak, Urtzi Urrutikoetxea gai jartzaile. Zer sentitzen da barrutik ikusita?

Jende askorik ez, baina txapelketak beti dakar tensio puntua; azterketa gisako bat, tximeletak sabelean. Bertso onenak entzuteko tokia ez da izaten. Parte hartzaileek ere, sarri ez dute saioa behar bezala jarraitzeko paradarik, norbere baitara bilduta. Horrelakoetan mikrofonorik behar ote dugu zinez?

Euskaldun gehien duen munduko hirian, dozena bat lagun + egungo txapeldunak eman dute izena Bizkaiko Txapelketarako lehia abiatzeko. Ez dirudi kopuruz asko denik. Niri horrek eman dit gehien atentzioa. Non daude 18-25 urteko gazte euskaldun bertsolari bilbotarrak?

Antolaketa ona (milesker!), gai egokiak (Urtzi, bi urte barru hi kantura!) eta saioa..., txarra ez. Arintasun puntu batekin, aniztasun puntu batekin (Gipuzkoan jaiotako xahar bi, neska bakarra eta hiru mutil gazte) eta, azken buruan, Hika Ateneon izango den finalerako txartel banaketa.

Partehartzaile guztiek errespetua merezi dute, plazan jarduteko ausardia izan dutelako. Zorionak (barrutik, hori ere sentitzen da).

Hedapen aldetik txapelketak ez du publizitate askorik jaso (Arrigorriagako lehen saioak bereziki), baina jokoa hasi aurreko jolas gisa hartuz gero, polita izan dela esango nuke. Potojorran Bertso Geriatrikoak 13 partaideetatik 4 jarri ditu eta 6 finalistetatik 2! Hau ez dakit berri ona edo txarra den.

Baina barrutik, pixkat landuta edonork egin dezaken jolas gisa ikusten dut txapelketa hau. Gertatua, Mikel Galartzak laburtu zuen ongien bere agurrean: "plazera izan da!".