Gaixoek emaile bateragarri bat behar izaten dute. Anai-arrebak elkarren bateragarri izateko probabilitatea %30ekoa da, beste senide batekin bateragarri izatekoa, aldiz, %5ekoa baino ez. Hortaz, borondatezko emaile ez-ahaidetuak funtsezkoak dira gaixoon bizitzak salbatzeko. Mundu osoko emaileen erregistroa koordinatzen da horretarako, Espainiakoren bidez.
Osakidetzak eta Gurutzetako ospitaleak informazio osoa jarria dute balizko emaileen eskuragarri, baita harremanetarako e-mail eta telefonoak ere:
infodmo@osakidetza.net
Trasplanteen Koordinazioa Bizkaian: 94 403 36 01
Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal Zentroa: 900 30 34 04