Abusu Ikastolaren IV. Jardunaldi Pedagogikoak

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Barandiaran 2016ko urt. 14a, 10:24
IV. Jardunaldi Pedagogikoak antolatu ditu Abusu Ikastolak, urtarrilak 22 eta 29 artean. Publikoarentzat ekitaldi irekiak dira, nola hiru hitzaldiak, hala shantala masaje tailerra ere. Azken honetarako aurrez izena eman behar da. Ekitaldiak ikastolan bertan ospatuko dira.

2016an IV. Jardunaldi Pedagogikoetarako Abusu Ikastolak publiko zabalari proposatzen dizkion gaiak ondokoak dira:

"Hazi, esploratu eta ikasi segurtasunean" (urtarrilak 22an, barikua), jateko ohiturei buruzkoak (urtarrilak 26an, martitzena)  eta bi ekitaldi urtarrilak 29an, barikuz: 0-3 urtekoentzat shantala masaje tailerra eta nerabezaroari buruzko hitzaldia.

Shantala tailerra elebiz eskainiko da, hitzaldiak aldiz gazteleraz, Marian Pascual psikologo eta Iñaki Irastorza sendagilearen eskutik.