Lauaxeta Sariak 2017

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Barandiaran 2017ko aza. 28a, 13:36

Bizkaiko Foru Jauregian 2017ko Lauaxeta sariak banatu dira azaroak 28arekin. Poesia alorrean, Amaia Iturbide Mendieta izan da saritua eta iIkus-entzunezkoan, Ibai Gonzalez Pagalday. Merezimenduzko saria, berriz, Batz, Eika, Maier, Cikautxo eta ITP enpresei eman zaie, Rementeria Ahaldun Nagusia bertan zela.

Poesian, "Dorrearen eta penduluaren arteko ituna" poema bildumagatik saritu dute Amaia Iturbide Mendinueta. Ikus-entzunezkoetan "Ama nora goaz" lana zuzentzeagatik Iban Gonzalez Pagalday. Saritutako enpresen ordezkariek eskerrak eman dituzte euren ahaleginaren aitortzagatik; bost sarituen artean hiru dira webgunea euskaraz ere badutenak: Maier, Eika eta Batz. Sarituen artean Mondragon taldeko kooperatiba ez den bakarra, ITP, Rolls Royceren filiala da egun.