El Ponton errota izan zen inguruan, 1793an irin eta, ondoren, oihal fabrika ere izan zen eraikin historikoan, Abusu Ikastolako 300 haur baino gehiago izango dira, gaur, 2018ko irakurketa gaubela ospatzen.
LHtik DBHrako ikasleen erdiak baino gehiago izango dira ikastolan afaldu, lo zakuetan sartu eta irakurtzeko hautua egin dutenak, lokartu aurretik. Eraikina espetxe gisa erabili zenetik, karlistaden garaitik alegia, ez zuen hainbeste jendek bertan lo egingo!
Eta guztia irakasleen ekimenez. Guztia, irakurzaletasuna sustatze aldera.