Abusu Ikastolan matrikulazioa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Barandiaran 2019ko urt. 23a, 09:37

2019-2020 ikasturterako matrikulazioa zabalik du Abusu Ikastolak, urtarrilak 28tik otsailak 8ra. Tfnoz. 944.339.203ra deituz edo abusu@ikastola.eus posta elektronikoan xehetasun guztiak.

0-16 urte tartean hezkuntza eredu propioa eskaintzen du Abusu Ikastolak.

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide den guraso kooperatiba honek, Bilbo erdigunetik gertu eta Ibaizabal ertzean, Zazpikaleak, Bilbo Zaharra, Atxuri eta Abusuz gain, Santutxu, Bolueta, Uribarri, Miribilla, Errekalde, Basauri nahiz Etxebarriri ere zerbitzua ematen die, gune berde eder batean kokatuta.

Eraikin historiko bat eta beste eginberri bat bateratuz, laister tranbiaren geltoki bat ere izango dugu alboan. Proiektuetan eta konpetentzietan oinarritutako metodologia pedagogikoa dugu eta gurasoen partehartze aktiboa sustatzendu du. Txorierri Politeknika Ikastegiarekin hitzarmen berezia dugu, batxiler eta lanbide heziketari begira eta Harrobia Ikastolako kide gara.