VII. Jardunaldi pedagogikoak Abusu Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Barandiaran 2019ko urt. 30a, 13:19
Publiko orokorrari irekiak diren Jardunaldi Pedagogikoak antolatu ditu Abusu Ikastolak, 7. aldiz. Aurten bi hitzaldik osatzen dute zikloa, otsailak 7 eta 13an, arratsaldeko 18.00etan hasita.
Otsailak 7an, KiVa ikastola bat zer den azalduko du Abusu Ikastolako KiVa taldeak. Bullyingaren kontrako programa hau Turkuko unibertsitateak (Finlandia) osatu zuen, ikerketan oinarritzen da eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak (EHIE) bere egin du.

Otsailak 13n, Proiektuetan Oinarritutako Metodologia landuko dute UPV-EHUko aditu bik. Urtza Garay eta Mikel Garmendia EHUko berrikuntza metodologikorako buru eta Gipuzkoako zerbitzuaren arduradunak dira, hurrenez hurren.