Apirilak 17:
Khalid askatu omen dute. Pare bat egunen buruan Euskal Herrian behar luke berriz.
Apirilak 16:
Gure eskola komunitateko kide gisa, Khalid ahalik azkarren gurera itzul dadin esijitzen dugu. Gaurko (hilak 16) Mariaren Bihotza plazan 20.00etan kontzentrazio deitua zen baina BERTAN BEHERA gelditu da. Nolanai den, Abusu Ikastolan eta San Frantzisko auzoan ahalbait azkarren bueltan nahi dugu Khalid!
Oihartzun mediatikoa izan du Khaliden atxiloketak, gizon ezaguna baita Bilbon, Berebar tabernako nagusia eta baita Abusu Ikastolako komunitatean ere, guraso kooperatibista eta partehartzailea izaki. Argia aldizkariko elkarrizketa honetan islatzen da bere izaera irekia eta lagunkoia. Bilbon aspaldi integratutako gizona, samina nabaria da ezagutzen dugunon artean. Khalid etxera!