Lehen umeak zirenak eta gaur egun guraso direnak ez zuten Jose Mari bezala ezagutzen, kaletik berarekin topo egiten zutenek Olentzero deitzen zioten. Nahiz eta beste era batera izan, Olentzeroren etorriak jarraitzen du, izan ere, orain Maridomingirekin batera agertzen da, biak zaldi gainean.
Bestalde Jose Marik beste esparru batzuetan ere parte hartu izan du, Mintza Praktika taldean, inguruan egiten ziren bertso ekitaldi guztietan ikus zitekeen, auzoan urtero antolatzen zen Herri Krossean laguntzaile izan zen, baita Egin-Gara eta Egunkaria-Berria egunkarietan. Auzoko Berton aldizkarian ere parte hartu zuen.
Mila esker zure ekarpenagatik, eta ez adiorik.
Besarkada bero familia osoari.
Iker eta Koldo ez ahaztu datorren Urtarrilean Herri Krossean betiko lekuan banderola eskuan.
Joseba-Santutxu.