Volkswagen taldeak 12 auto-marka ekoizten du: Volkswagen, Audi, Seat, Škoda, Bentley, Bugatti, Lamborghini, Porsche, Ducati, Scania eta Man. Uste izateko da egindako iruzurra ez dela marka bakar batera mugatuko, beraz egin digun eta egiten ari zaigun kaltea ez da brometan hartzekoa.
Hau guztia honela izanik, kuriosoa da gizartean ez dela sortu hau guztiau salatzeko mugimendurik. Inork ez du eskatu Volkswagenen produktuen kontrako boikotik, ez dugu inongo horman pintaketarik ikusi, inor ez da hasi Audiren denden kristaletan kartelik jartzen… are gutxiago Alemania zalantzan jartzen. Alemania, Alemania da. Europako buruzagi sendoa, zehaztasunaren eta seriotasunaren eredua, nazio errespetagarria, inon nazio errespetagarririk baldin badago.
Baina egin dezagun ariketa mental txikitxo bat. Imajina dezagun Volkswagen alemaniarra izan beharrean txinatarra dela. Uste duzue gure gizartearen erreakzioa berbera izango zatekeela? Ez zela marka horren aurkako erreakzio gogorrik sortuko? Eta ez hori bakarrik, ez zela Txina osoaren eta Txinako produktu guztien kalitatea zalantzan jarriko zuen mugimendurik sortuko?
Bai, baina Volkswagen ez da txinatarra, alemaniarra bazik.