Oso larrituta zegoen, negarrez. Ia ezin zuen berbarik egin. Esan dit Iruritakoa dela eta praktikak egiten dabilela Lamiakoko enpresa batean. Hilean larunbat batean etortzea tokatzen zaiola; amaitu duenean metrora joan dela eta konturatu makutoa lantokian utzi duela. Kartera, dirua, mugikorra eta dena han, eta astelehena arte han inor ere ez. Irunera joan behar zela eta handik Iruritara, eta dirurik ez. Labur esanda: dirua behar zuen.
Nik 70 euro neuzkan. Esan diot ea horrekin nahikoa zuen eta hasi da kontuak egiten: ‘Bai, 70 edo 80rekin...’
Orduan paretik bikote bat pasatu da. Eta mutila begira-begira geratu zaio. —Nik ezagutzen zaitut. Ez nauzu ezagutzen? Iruritarrak ezetz. —Bai, zu Joseba zara. Niri ere Joseba izena zuela esan dit lehenago, baina, nire harridurarako, diotso: ‘Ez, Denis’.
Eta besteak: ‘Nongoa zara?’. Eta besteak: ‘Elizondokoa’. Ni aho zabalik. Besteak: ‘Zuk niri dirua zor didazu!’. Iruritar ohia oilartxo eta aldarrika jarri da (erdarara pasata): ‘¿Que yo te debo dinero?’.
Eta nafar azkarrak orduan buelta eman du, zezen bat eginda eta pasaeran ostia bat eman dio trafiko seinale bati. Eta han geratu gara beste hirurok aho zabalik”.
1.- Irakurleak abisatuta zaudete.
2.- Euskaldunok euskaldunotaz mesfidatzen hasi behar dugu