Gabarra dugu sinbolikoa ederra bezain berezi Urrutiari zuzentzen gara gainditzeko mila hesi baloiarekin badaukagunez horrenbeste abilezi Liga-txapeldun izan ostean ez zaitez joan ihesi... gizonezkoen tratu berdina ez ote dugu merezi?
Bertso hauek zabaldu zituzten Athleticeko neskek hilabete honen hasieran, Urrutiari gabarra eskatuz eta Euskal Herriari buelta eman zioten mugikorretik mugikorrera eta sare sozialetan. Bertsoen egilea, taldekoen lagun bat zen, Aitor Irastorza.
Gauza da Athleticek entzungor egin duela berriz ere. Bosgarrenez. Hori bai, taldeko neskak Begoñako Amatxurengana eroan zituzten omenaldiaren egunean. Neska hauei galdetu zieten ea hori egin nahi zuten? Euretariko zenbat izango ote dira fededunak eta elizazaleak? Estatistiketara begiratzen badugu, oso gutxi. Non da erlijio-askatasuna eta erakundeen akofensionaltasuna?
Askok pentsatu izan genuen talde hau sortu zutenean, Athleticen marketin kanpaina bat baino ez zela, euren burua moderno agertzeko baina ez zutela benetan sinisten sexuen arteko berdintasunean. Orain argi ikusi dugu arrazoia genuena.
Zer kostatzen zitzaien gabarra ateratzea, ondo geratzeko baino ez bazen ere?
Athletic: oso zaharkituta zaude, karka hutsa zara.