uriola.eus

Balea eta trikitixa erraldoiak

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Maurizia, Pasio eta Leon, trikitixa eta folklorean aspaldirik erraldoiak izan direnak, gaur fisikoki ere horrela ikusiko ditugu Bilboko Kale Nagusian.

Azken urteotan, Aste Nagusiko ikuskizun deigarrienetarikoa da Bale Erraldoi baten kalejira Plaza Biribiletik Bihotz Sakraturaino baina aurtengoan, bizkaitarrontzat edota folklore zale ororentzat maitagarri diren Maurizia pandero jolea, Pasio, honen senar zena soinu txiki jolea eta Leon, Euskal Herrian eta munduan alboka ezagun egin duen lehenengoetako musikaria. Hiru hauen irudiaren panpina edo txotxongilo erraldoiak joango direlako, lehenbizikoz historian, bale erraldoiaren aurretik, merezi duten gisa, aurtengo protagonista bihurturik. Horiek izango dira, bada, orain arte ezagun edo ez, haur txiki eta handiak bertatik bertara ikusteko aukera izango dituztenak.

Aste Nagusiko lehen igandeak, ezin bestean, duela mendi erdiko “Semana Grande”ren oroimena ematen du. Batetik Zezen Festaren Lehen egun ospetsua delako Vista Alegren, estropadak Itsas Adarrean, txistularien eguneroko Diana, barrakak eta zirkua, Aretzako kioskoan Bilboko bandaren kontzertua, nonbaitetik etorritako antzerkia Arriagan edo Canpos­en eta . . . gutxi gehiago.

Atzematerik ere ez, orduan, Esperantza kaleko frontoian esku pilotan arituko zirenik edota, Jone Uria, Egaña, Colina eta Estiballes, Bizkaiko txapelduna, Santiago plazan bertsotan, edo baten lekuan bi txikigune, kaleko antzerkia edo ehunka gazte nahi adineko Larrain dantza egiten, bilbainadak kalez kale edo Parkean, kontzertu erraldoiak nonahi eta beste ehun ekitaldi ia kontaezinak. Dena hori, 1978.etik ona Aste honen zentzua erabat irauli zuten Konpartsen, hauen Txosna eta jarduera erraldoi guztia, beste egun batean aipatzeko uzten dudana., kontuan hartu gabe. Hortaz, Areatzako parke eta gunea usain eta zaporez blai jartzen duten gastronomi jarduera eta abar, joango natzaizu kontatzen hurrengo egunetan. Amatxok onak izateko esan dizue? Ez kasurik egin, bihurriak izan!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa