Handia da aspaldi Bilbon abuztuko aste bereizi. Aspaldian diot, Aste Nagusi modernoaren lehen edizioetan, aurretiko ohiturari jarraituz eguena baitzen astebeteko handia. Praktikotasunak eta gehien baten dendari, enpresari eta hauen langileen eskariak, jaitan asteburu luzeago bat antolatzea erabaki zuen aldaketa hori. Jai egitaraua ez da asko aldatzen; Txupinera dotoreak ziria zeruratzetik aurrera, 20 bat orduko eten gabeko zirriparra zein ekimen ugari antolatu baitzituzte. Ba dira, agian, bereizketa batzuk Santiago plazan azken bi bertsolari txapeldun handiak egon baitira; buruz buru, aurrez aurre, bertako jarduera normaletan lau ibiltzearen ordez. Urte osoko igandetan bezala bada ere, Udal Bandaren kontzertua, zezenketan izar nagusienak eta abar. Denetik, aldaketa behinena arestian esanekotik dator, hainbat enpresa edo dendaren itxierak eta Bizkaiko herrietatik datorren jendetzek, kaleak inoiz baino beteago jarriko dituzte. Aste Nagusiko bigarren bariku eta zapatua izaten direlako normalean jendetsuenak, txupin eguna salbu.
Jendetsua, zinez, gaueroko su artifizialen unea. Hori jendetza kalerik kale! Hori begi eder eta emozio palmera edo ikusgarri bakoitzean! Hori txalo zaparrada zerbait bereizia zeruratzean edota saioaren bukaeran! Ezin ukatu neronena, alegia, urte bakoitzean pare bat ikus-entzutearekin konformatzen naizelako, baina milaka, barka! Ehunka eta milaka lagunen eguneroko jarduera da egun, suak ikustera Bilbora etortzea. Asko eta askok horixe bakarrik edo, gehienean, “suak eta gero tragoxka bat hartzera,”. Suak dira beraz haientzat, milaka ekintza dituen Aste Nagusiaren ardatza.
Arritu eviten nau bestalde, Doña Casilda parkera joaten den jende kopurua ere. Ez dut uste beste inongo jaietan, adin jakin batetik gorako hainbeste ikus entzule biltzen dituen kontzerturik izango denik. Bai eguerdiko bilbainadak entzuten edo gaueko Pergolakoetan. Normalagoa litzateke Abando Ibarrako kontzertuan biltzen den jendetza edota Areatzan dagoen gazte pila baina, esan bezala, inon baino aukera gehiago dago adin guztietako jai zaleentzat.