Uhaldiak, duela 31 urte

Erabiltzailearen aurpegia Josu Torre Altonaga 2014ko abu. 28a, 16:52

gizarte1.ikasblog.net

Astebete betearen oroimenak gozoak dira. Udal, komertzio, konpartsetatik eta bilbotar ororen aldetik elkar zoriontzea, ez besterik, dugu egunotan goiburu.

Niri ere bat egitea dagokit, iruzkin horiei, bederatzi egunez argitara ditudan iruzkinen akabera edo laburpen bezala. Aste oroko Deiako iruzkinean azpimarratu dudan bezala, emakumeen kontrako berririk ez izatea, berresan nahi dut hemen ere. Hiri eta herri gehienetako jai ondoren, izenburuak metatu duen berria, Aste Nagusian ez dago holakorik aipatu beharrik. Ondo! No news, good news da, kasu honetan ere.

Adinean gora goazen arren, ba gara jaiak bizi bizirik sentitzen ditugunak eta, aspalditik horrela izan denaren eredu, oroimenean ondo gorderik ditugula, urte asko eta askotako Aste Nagusiak. Oroimen hori, ordea, abuztuaren 27 eta 28.a ailegatuz batera, duela 31 urte jai hauek eta Bilbo osoak jasan zituen uholdeak ikaragarriak datozkigu gogora. Bertatik bertara eta hainbat egunez nozitu genuenoni ez zaigu erraz ahantziko, orduz ordu, egunez egun egin genituenak, eragin zigutenak. Saminez gaindituz baina animoz betez, kamioikada erremintak, garbitzeko banatzeak, herrietan ­Mungian nire kasuan ­ kotxe bete ogi hartu Bilbora –Santutxura­ eraman, kalean banatzeko. Palakadaz palakada Barrenkale edo Santiago plaza garbitzen saiatu. Dena ere, beste mila anekdota edota ipuinez lerrokatuz.

Demokrazia ere orain baino ahulago zegoen, lekuko, oinarrizko laguntza horiek bila Plaza Eliptikako Gobernu Zibilera joan beharra; Han, laguntza baino eragozpen gehiago ematen ziguten arren. Askoren oroimenean izango da oraindik, ezetza entzun ordu gutxitara inprimatu ziren milaka pegatina, paparrean harro jarri genituenak: “Sr. Gobernador, usted es BOBO” Herri xehe oso bati solidaritatea erakusteko gai minimoak ukatzearren. Milaka ipuin. Asko idatzi eta adierazi da egun haietaz eta, ez da gutxiagorako. Beste mila geratu direlako, batzuetan saminez, beste batzuetan lotsaz, argitara gabe. Ukagaitza delako, Zazpi Kale eta Bilboko beste gune batzuk berritzeko, iraultzeko esango nuke, balio izan zuelako sarraski izugarri hark. Hain giza kalte gutxi izateaz, zoriondu behar genuke, dena den.

Bilboko Uriola deritzon web­orri bati, ezin nion ukatu holako iruzkin bat.