Kalean oraindik egun argia izan arren, Arriaga barruan uda gau beltzean sartzen gara. Teseok (Gabriel Ocina), bere oinetan etzanik dagoen Hipolitari (Eneritz Artetxe) gau horretan duen ametsa kontatzen dio garaitiko pertsonaia denak eszenak barreiaturik, adi entzuten eta lanerako gertu dauden artean. Narrazioa bideratzen den heinean, Lisandro (Mikel Losada) eta Demetriok (Lander Otaola), antzezlan bukaeraraino iraungo duen, amodio auzi eztabaidatsua hasiko dute Hermia (Itxaso Quintana) eta Helenaren (Luia Astigarragaren) faboreen bila. Edo ez, berdin dio. Laurak eta bakoitza lirain eta azkar mugituko dira eszenan zehar bai haien rolari eta aktore izaerari dagokien erara.
Berriro gau beltzetik ateratzerakoan, Piramo, Membrillo, Tisbe, Hocico eta Leon lurpetik azaleratuko dira, baso edo oihan hartan komeria bat antzezteko asmotan. Pertsonaia edo izen horien atzean, guretzako ezagunagoak diren Gurutze Beitia, Iñaki Maruri, Jon Koldo Vazquez, Jon Ariño eta Karmele Larrinaga dauden arren.
Itziar Lazkanoren, Titania maiestatetsu agertzen da eszena erdira bere lau iratxo edo maitagarriekin; Sara Barroeta, Olatz Ganboa, Maria Urcelay eta Aiora Sedanoren irudiekin. Lazkanoren eta Ocinaren ahots edarrak ez ezik, garaitiko antzezle denen ahoskatzean, euskara, gaztelera edo ingelesez ongi moldatzen dira. Shakespeareren hizkuntza gutxitxo darabilte eta euskara eta gazteleraren artean oreka moduko bat nabaritzen da. Ez da, dena den, bata edo bestea ez jakitea, ikuskizun eder hau ikustera ez hurbiltzeko aitzakia.
Hola produkzio erraldoi bati dagokion erara, ikusgarriak zinez darabilten arropa eta makillajea. Eszenatokia bera, beste munduko luxurik gabe, ongi apaindu eta taxutua, zuena betetzeko. Gaua adierazteko hain garrantzia den argi jokoa ikusgarria.
Esan gabe doa, bi ordu luze dirauen lanaren koordinaketaren meritua, Pablo Viar zuzendariari dagokiola.
Ikusgarria, edozelan ere, zentzurik hoberenean. Alegia, ikusi beharrekoa.