Aste Nagusia 2016

Badator! Ongi etorria Marijaia!

Erabiltzailearen aurpegia Josu Torre Altonaga 2016ko abu. 20a, 12:53

Mari Puri Herrero artista handiak, duela 38 urte sortu zuen, eta urtero berritutako panpina erraldoia Arriagako  barne atari modukoan izango da gaur, 18.00etatik aurrera, Bilboko gonbidatu edo VIP  jendeari harremana emateko eta ordu bete geroago, balkoi txikira aterako dute, Patxo Telleriak pregoia irakurri ondoren, Gisellek txupina piztu eta, bederatzi egun eta beste hainbeste gau iraungo duen, jai nagusiaren eztanda eginez.

Adierazten gaitz egiten zait gure Marijaiak non eta zenbat pasio igo eta eragiten dituen. Non diot, bilbotar peto petoa izan arren, Aste Nagusira handik eta hemendik hurbiltzen direnek asko baino gehiago maite dutelako zetazko gona edo soineko eder eta koloretsuz aste luze batez erregina bezala ia hiri osoa dantzan dabilen jai hautako ikur berezi bezain  maitatua. Non Areatza, han barrakak edo zirkua, ospitaleak edo San Mamés, Doña Kasilda parkea edo txikigunea. Non ez? Gehienetan egun hauetako cicerone izango diren Patxo eta Giselle, konpartsakide eta beste lagun dituela, noski. Esan nahi nuke eta emango Marijaiaz zerbait gehiago, Arriagako aurkezpena eta lehen eguneko txosna irekitzea ikusi eta bizi ondoren.

Beti egin duen bezala, aurtengoan ere, Marijaia hiritar guztiekin bat egitera dator zentsu guztietan. Udala, Konpartsak eta ehunka ostalari eta era guztietako erakundek bat egin dute luzaroan jai edo jende pilatze denetan plaga bihurtu den eraso matxisten arazoa. Aldarri honekin bat egin da Marijaiak eta beti dantzan erabili duen esku bat, esku ahurra aurrera begira jarri du eta hain maite dugun irribarrea ere pixka bat itzali du. "Ez, beti da ez" dio tinko eta ziur. "Erasotzaileak soberan daude"  gehituz, beste guztion aldarria babestuz. Holakoa da gure Marijaia, herrikoia, jatorra, jaia alaitzen duena, guztion arduraz bat eginez. Bejondeiala! Ezin isildu, dena den, hain garrantzia duen aldarrikatze hau betiko ezabatzea litzaketela Aste Nagusi honetan eta beste edozein tokitan. Noiz edo noiz kontzientzia hartu eta astakirtenkeri horiek historiara pasatuz.

 

Ongi Etorria, Marijaia!