Urteotan eztabaida ugari dituen jarduera den arren, Bilboko zezenketak entzute eta prestigioa izan dute, eta dute neurri handi batean. Hiri industriala, eta aberatsa noski, den heinean, geure geurea dugun Aste Nagusia sortu baino urte asko aurretik Bizkaiko hiriburuan ondo errotua. Areago, 1978.ean Areatza txosnaz bete eta jai bizitzeko modua erabat aldatu arte, zezenketa horiek, zartzuelak, barrakak, zirkua eta gutxi gehiago izaten ziren Begoñako Ama Birjinaren hurrengo asteko festak osatzen zituztena. Honako hau esatea norbaitek politikoki zuzena ez dela iritzi arren, Espainiako hego aldeko ekintzatzat izan arren, hego alde hartako edozein hiritako beste arrakasta izan du urte askotan zezenketak gure inguruan. Ez Bilbon soilik, begira zein garrantzi duten Iruñean ez ezik Tolosa, Azpeitia edota Eibarren, kasurako.
Zezenketa mundu hau nire gunera ekartzea ez da, dena den, auzi, arazo edo eztabaida honi bidea irekitzea ez gutxiagorik ere. Bilboko uriola honetara sartzearen arrazoia, Bilbon eta ez beste inon dagoen pertsonaia bat ekartzea baizik. AN moderno hau baino lehenagoko ohitura izan arren, Errekaldeko konpartsa batek hartu zuen ardura lehen urteetan, harik eta 1083. uriolak izan ziren arte. Harrezkero, Pirikiturriak eraman zuten txosna Esperantza kaletik zezen plaza aurrera eta hauek hartu zuten ardura. Hemen agertzen da gure protagonista Alicia Martinez Gerrikagoitia Ume mokoa garai hartan, konpartsero bikote baten alaba izaki, sariren bat jasotzen zuen toreoari lepoan pañoleta bat jartzeko jardunean lagundu zuen eta, laster batean, beretzat hartu zuen ofizio, ataza eta ardura hori.
Aliziak ez daki beste inon egiten den holakorik. Alegia, toreroren batek belarri edo buztana ebakitzeko meritua egiten zuenean, gain-sari bezala Bilboko pañoleta edo lepo zapi urdina zeraman etxera . Estimu handian zuten izen handiko toreatzaileak ere Bilbo bezalako lehen mailako plaza bateko saria zelako: “Udalaren arazoren baten erruz urte baten endu zuten sari hori eta toreatzaile gu geunden tokira begira geratu zen, sariaren zain” dio Aliziak oroimenak eguneratzean. “Oroimen ederrak besterik ez ditut, Vista Alegretik igaro diren maisu handietaz. Aspalditik izan diren, El Cid, Juan Mora, Espartako, Diego Urdiales, Pablo Hermoso de Mendoza . . . eta abar. Lehenengotariko pañoleta Paquirriri jarri niola, eta haren begiak eragin zidan zirria ere gogoan dut. Denak, zinez, jatorrak eta atseginak, nirekin behintzat. Ezin ukatu, dena den, Bilboko zale gehientzat bezala Ponce dudala bihotzez kutuna.
Animalistek eta abar zezenketaren kontra dituzten aldarriei buruz ere galdetu diogu Aliziari: “Errespetu osoa diet, bakoitzaren iritzia librea da eta ekimenak ere bai, haiek niri ez didaten errespetua, oihu, zarata eta tomate jaurti batzuk ere jaso ditudalako”
Pañoletara baino harago, Alizia bilbotar peto petoa eta gaztea izaki, Vista Alegreko ataza amaitu ondoren, txosnetatik eta beste ja guneetatik ibiltzeko ohitura era ba du.