Historiaren beste munduko tesirik egin gabe, gauza jakina da Nerbioi, Bizkaiko altzairu industriaren ardatz bizia izan dela. Garraio bide ez ezik, bere inguruan eraiki ziren Labe Garaiak, haren ura erabili meak garbitzeko. Nerbioi ibarretan sortu ziren herrialdeko populazio handiak, goi aldean, Urduña edo Amurriotik hasi eta Basauri, Arrigorriaga, Arrankudiago eta Etxebarri lekuko. Behe aldean eta burdinaren industriaz elikatuz Bilbo bera, Zorrotza, Sestao, Portugalete, Santurtzi eta Zierbena, ezker aldean, Erandio eta Getxo osoa eskuinaldean.
Luzatu gabe, duela urte gutxi osin zikina zen Errioa (hau da itsas adarraren izenik erabiliena) egun, garbitu ondoren, arrainak bertara bueltatu direnean, Aste Nagusirako jai gune bezala gero eta indar gehiago hartzen doa. Ea Aste Nagusian honen hasieratik izan dira, eta dira, trainerillen banderilla eta beste kirol batzuk egiteko bidea baina 2016 honetan jauzi edo urrats berri bat emanen da haren erabileran. Txiki gune inguruan jarri duten puzgarri izugarri handi baten bidez, Errio honen uraz kontaktu zuzena hartzeko beta izango da. Arestian esan bezala, jaiaren edo jolasaren protagonista eginez, kantu pilan, antzerkian edo zineman den moduan.
Oraindik asko du erabiltzeko Errioak Aste Nagusian, abuztuko bederatzi eguneko astebete fantastiko asmatu zutenen nahiak betetzeko. Aspaldiko 1978. urte hartan abian jarri Aste Nagusi moderno honetariko Ideien Lehia irabazi zuten Txomin Barullo kideek, beste erokeri askoren artean, Areatzako zubitik Udalekoraino, Errioa estali eta areatzako parkea eta Prim kale ingurua bat egiteko. Benetan zorakeria, erabatekoa. Baina horrenbesteko erokeriatzat jo zuten hainbatek, Munduko Patrimonio Inmaterial kontsideratu duten, txosna, konpartsa, Begoñatik jaitsiera eta abar luze batez osatua dagoen bederatzi gau eta beste hainbeste gau dituen Aste Nagusia. Ez handia, nagusia.