Ilustratzaile sonatua zen, Eguillor eta horrela, El Pais, Diario Vasco, Egin eta Diario 16 egunkarietan edota Triunfo eta Hermano Lobo aldizkarietan hainbat urtez erakutsi zituen ironiaz eta umorez betetako irudiak. Ez gara hemen haren biografia egiten joango, baina ezin alde batera utzi, kasurako, Barrenkale barrena kaleko Txoko Eder jantokiko nesketan oinarrituz, urteetarako irudietan erabiltzeko sortu zuen Mari Agirre pertsonaia eta enparauak.
Hori eta zerbait gehiago egin zuen, 1983. urtean zorionez, zortzi egunez Ibiza irlan norekin bizi izateko aukera izan nuen ilustratzaile handia. Hainbat gehiago diot, besteak beste, urte horretan Madrilen “Premio Nacional de Ilustración Infantil” eman ziotelako. Eta zerbait gehiago diot, 1978.eko Aste Nagusia hartan hark diseinatuko idun zapi edo pañoleta jantzi genuelako konpartsero ez ezik egun horietan Areatze ingurura edo Bilbora oro hurbildu zien jai zaleek.
La Otxoa eta Loli Astoreka, besteak beste, Egilloren artista garaikideek esku hartu dute, behin betirako izkina horretan bistarazi duten zeramikaz egindako mural ikusgarri hori, omenaldi bizi bezain hunkigarri batean. Geldiune bitxi bat, gau eta egun bederatzi egunez martxan dabilen jai geldiezin honetan.
Baditut, banituzke Juan Carlos-en inguruan kontatzeko ipuinik. Eginen ditut, holako batean Bilboko Uriola honetan ere. Adibide gisa, Bostonetik Los Angeles-era, apaiz arropaz jantzia, kamioilariei auto stop eginez abia zuen 7.000 kilometroko bidaia eta Ibizako gau epeletan konta zidatena, Hor uzten zaituztet gogoz eta irrikaz.