Ez da lore sorta bat, bisaia betetzen dion irribarrea ezkutatu gabe, kantatzerakoan jartzen duen enfasiak harengan -Iratxe eta kantaren letran- arreta jartzen behartzen zaitu. Begiak ez ezik aurpegiko azala ere gardenak azaltzen zaizkiolako. Akaso hortik datorkio idea egun gutxitan kalean izango den diskaren izena "La piel transparente" eta barnean duen izen bereko kanta. Aitortu dezadan, lerro hauek idazterakoan kaskoetan entzuten nagoena. Hori eta beste hamar kanta ditu Iratxek azaroaren 22 honetan erditu eta kaleratuko duen bere lanik inportanteanak. Hauetatik bost euskaraz, lau kastellanoz eta bat galegoz eta beste bakar bat instrumentu hutsez.
Ez da atzo goizekoa, dena den, Iraxe Mugire musikaren munduan. 12 urtekin hasi zelako jadanik konposatzen eta bost urte geroago argitara zuen bere lehen diskoa. 2002tik gero zuzenekoetan ibili da, hainbat grabaketa, hainbat kolaborazio estudioan eta plazetan, antzezlanen batzuei jarri dio soinua eta abar. Bere ibilbideko abesti guzti horietatik kariño handiz egindako aukeratzearen ondoria da kasik kalean dan 'La piel transparente".
Esan gabe doa, bere bataio sendoa Durangoko azokan izango duela, autoediziokoen taldean kokaturik, hitzegiteko edo diskoak sinatzeko, eta abenduaren 4an Ahotseneako karpan emango duten audizioan. Diskoa entzuten jarraitzen dut eta Iratxe pixka bat ezaguturik izenburua aldatzeko eskatuko diot… azala ez ezik, bihotza ere gardena azaltzen duelako.