'Odiseak' Azkuna Zentroan

Erabiltzailearen aurpegia Josu Torre Altonaga 2017ko api. 20a, 15:56

Maskarada taldearen ekimen eta ekoizpenarekin, igande honetan 19.00etan, taularatuko da Odiseak antzezlan edo, aspaldian deitzen zaion legez, performancea. Hiru eszenetan bereizia, Odiseak gaur egun Siria eta ekialde hurbileko beste herrialde batzuk errefuxiatu gisa bizi duten arriskuz betetako bidaia, duela 80 urte Euskal Herriak bizi izan zuen antzekoaz alderatzen du. Errealitatearen gordintasuna pertsonaien xamurtasunaz gozotuz eszenan.

Maskarada aktore profesional eta amateurez baliotu da Azkuna Zentroaren eta CEAR GKEren babesaz. Gidoi eta testuaren egilea, zuzendari lana egiten duen, Karlos Panera da; Miren Agur Meabe idazleak euskerara moldatua. Doinuaren egilea, bestalde, Rafa Rueda Mungiako musikari ezaguna. Amateur edo bolondresen artean, Jatorki Bilbokoa eta Soinu Algortako koruak eta Mungiako Theatrue taldeko dozenerdi aktore daude, besteak beste. Orotara 50 bat neska mutik parte hartzen dute eszenatokian.

Nasir gazteak, lau gutunen bidez, bera eta lagunen odisea kontatuko digu, haien ihesia, bidaia eta egungo egoera. Paraleloan, 1937an eta Bilboko bonbaketei ihesi, Errusiara joateko ontziratu zen Eli neskatoak, aitari egiten dion gutuna irakurriko digu, Donostiatik Bilbora ihesi ebakuatu  ziren famili baten jarduaraen inguruan. Azken atal hau, garai haietan benetan gertatuko istorio baten oinarritua da.

Astebete osoan Azkuna Zentroan ospatuko den Gutun Zuriari hasiera emango dio 'Odisea' emanaldiak, Nazioarteko Liburuaren Egunaz bat eginez.