Hasteko eta behin, eskerrak eman behar dizkiot Elebideri, orain arte berea izan baita jaso dudan erantzun ofizial bakarra. Hiru orriko gutun batean, zera adierazi dit Elebidek:
- Nire kexa helarazi diotela paneletako informazioa kudeatzen duen JDecaux enpresari
- Enpresa horrek erantzun egin diela, ondorengoa azalduz:
- Egunero albiste irrigarri bat jartzen dutela paneletan
- Albiste horien euskaraketa haien komunikazio arduradun batek egiten duela, eta euskalduna dela.
- Gazteleraren asunto hori ez dela beraiek asmatua, baizik eta unibertsitate batek 24 hizkuntza konparatuz egin duen ikerketa baten ondorioa.
... eta listo. Hor bukatu da euskaldunon defentsa. Espero dezagun estralurtarren eraso bat ez jasotzea inoiz, zeren bestela, defentsa hauekin, jai daukagu gero!
(Bai, orain berriz erantzutea tokatzen da: ez didatela erantzun metroaren hizkuntza irizpideez, eta bateragarria iruditzen ote zaien HPStik poziktibity-ka jardutea alboko erakunde publikoan horrelako mezuak zabaltzen diren bitartean...)