"Pribilejiatua izateko ohitura duzunean, berdintasuna zapalkuntza iruditzen zaizu"

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Rojas 2016ko api. 13a, 11:58

Hanna Lantho hizkuntzalari finlandiarra elkarrizketatu zuten aurrekoan Euskadi Irratian. Lan interesgarria egiten ibili da, Bilboko euskadunen 'code-switching' edo hizkuntz-aldaketari buruz. Euskañolari buruz, alegia.

Elkarrizketan, Lanthok dio fenomeno hori oso ohikoa dela hizkuntza bat baino gehiago dauden lekuetan, eta ez dela zertan hizkuntz ahuleziarekin lotu.

Une batean, euskararen inposizioaren inguruko diskurtsoaz galdetzen diotenean, ingelesezko esaera batekin erantzuten du Lanthok: "Pribilejiatua izateko ohitura duzunean, berdintasuna zapalkuntza iruditzen zaizu". Horixe da, bere ustez, erdaldun elebakarrei gertatzen zaiena.

Elkarrizketa EiTBren webgunean entzun daiteke.